Gas nobleen konposatuak

Gas nobleen konposatuak


Bruce Bursten kimikari estatubatuarrak zuzentzen duen taldeak gas nobleak eta uranioa dituzten konposatu batzuk sintetizatu ditu. Aurkikuntza ustekabean egin zuten, karbono monoxidoaren eta uranioaren arteko elkarrekintzak ikertzen ari zirenean. Osagai horiekin, CUO molekula sintetizatu zuten neon solidozko ingurunean, -270 °C tan gutxi gorabehera.

Kimikariak esperimentua berriz egiten saiatu ziren neonaren ordez argona jarrita, baina produktuaren espektroa oso ezberdina zen. Erreakzioan zer gertatu zen jakiteko, kalkulu teorikoak egin behar izan zituzten. Kalkulu horiek uranioaren eta argonaren arteko lotura eratu zela adierazi zuten. Xenona eta kriptona ere uranioarekin lot daitezkeela frogatu dute kimikariek.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika