Gamma izpi misteriotsuak
1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1991. urteko apirila eta 1993. urteko urria bitartean fenomeno bitxi bat hamabi aldiz gertatu da; Lurraren ekuatorean, atmosferako goiko geruzetan eta ekaitz handia izan ondoren gertatu ere. Compton behatoki espazialak segundo milioiren batzuetan gamma izpien erradiazioak eragindako argitasuna hamabi aldiz detektatu du.
Gertaera hauek erregistratu dituen taldeko buru Gerald Fishman zientzilaria da eta argitasun horiek zerk sortutakoak izan daitezkeen ikertzen ari dira; orain arte ezagutzen diren prozesuek ez baitute horrelakorik sortzen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia