Galaxiak elkar jaten.
1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Markarian 315 galaxiako erdialdeko egitura bikoitza.
M31 edo Andromeda izeneko galaxian, bi izar-multzo aurkitu dituzte eta badirudi galaxien arteko talkaren ondorio direla. Espazioko Hubble teleskopioak, galaxiaren erdialdean izar-multzozko bi nukleo erakutsi ditu.
Bi nukleo horiek bost argi-urtera daude eta galaxiaren diametroa 160.000 argi-urte ingurukoa dela jakinik, distantzia txikia dela esan behar da. Gune ilunena Andromeda galaxiaren zentruan bertan dago eta gune argitsuena Andromedak “jandako” beste galaxia baten arrastoa izan daiteke.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia