}

G4, Macintosh-en bolidoa

1999/11/28 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Apple-k bere G3 ordenagailuekin iraultza ekarri zuen ordenagiluen merkatura, baina, antza denez, koloretako ordenagailu bitxi horien etorrera iraultzaren hasiera besterik ez da izan.

Izan ere, Power Mac G4 ordenagailua aurkeztu berri du Apple-k, orain arteko historiako ordenagailu pertsonal azkarrena. Izan, pertsonala da, baina bere ezaugarriak orain artean bakarrik superkonputagailuen esku besterik ez zeuden.

Apple enpresako arduradunek adierazi dutenez —beraiek zer esango dute bada!—, ordenagailu berria Pentium III ordenagailuetan oinarritutako PCak baino 200 aldiz azkarragoa izan daiteke. Abiadaren arrazoia ordenagailuaren burmuinean dago, G4 prozesatzailean, datuak 128 bit-eko zatitan prozesa baititzake. Orain arte, 32 edo 64 bit-etan prozesa zitezkeen. Hau irakurtzen zaudenerako merkatuan izango duzu Machintosh-en bolidoa.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia