}

Fusiorako energia-iturriak

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lasarteko JEMA enpresak EFDA-JET fusio nuklearreko erreaktore esperimentala martxan jartzeko bi energia-iturri egin ditu.

EFDA-JET erreaktorea Culham herrian dago, Erresuma Batuan. Erreaktore hori izan da, hain zuzen ere, ITER proiektua definitzeko erabili den oinarrietako bat.

Energia-iturri horiek ikertu, diseinatu eta eraikitzeko bi urte luze behar izan ditu JEMAk. 40 milioi watteko potentzia ekoizten dute (Pasaiako zentral termikoan sortzen den energiaren % 20 gutxi gorabehera) eta 400 m 2 -ko azalera hartzen du bakoitzak. Garraioa ere ez zen batere erraza izan; bederatzi kamioi berezi behar izan ziren energia-iturriak Erresuma Batura eramateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia