Fusio-erreaktore estralurtarra, amatatu berria

Eguzkiaren antzeko izarren hondarrak aztertzen ari zirela, amatatu berria den izar bat aurkitu dute.

Fusio-erreaktore estralurtarra, amatatu berria


X izpiko Chandra teleskopioaz Eguzkiaren antzeko izarren hondarrak aztertzen ari zirela, amatatu berria den izar bat aurkitu dute. H1504+65 izena du, eta ezagutzen den nano zuri beroena da.

Izarrak 200 mila graduko tenperatura du azalean, eta beste izarrek ez bezala, ia ez du hidrogenorik ez heliorik. Horien ordez, karbonoa eta oxigenoa aurkitu dituzte, eta horiek izaten dira helioaren fusioaren hondarrak erreaktore nuklear batean. Nonbait, horrek esan nahi du izarra hil berria dela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia