}

Fraktalak kafesnean

2008/10/02 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Utzi erortzen kafe-tanta bat esnetan eta, desegin ahala, tantak marrazki fraktal bat sortuko du. Marrazkiaren adar txikienek ere marrazki osoaren bilakaera geometriko bera izango dute. Fraktalak, oro har, ohikoak dira naturan (matematikariek askotan ikertu dituzte), baina orain arte ez dute inoiz aurkitu irudiko fraktal-mota hori inon. Gizakiak egindako objektuetan bai; hain zuzen, Sierpinski alfonbretako irudiak dira mota horretako fraktalak. Orain, Kyushu Unibertsitateko ikertzaile batzuek aurkitu egin dute kafe-tantatan. Gainera, likido magnetikoen bitartez ere sortu dute fraktala. Irudiaren ezkerreko bi argazkiak kafesnearenak dira, eta eskuinekoa, berriz, likido magnetikoena.

Argazkia: M. Shimokawa eta S. Ohta

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia