Fosildutako lumetan kolore bila
2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ehun mila urteko hegazti-luma batean eremu koloredunak eta koloregabeak bereizi ahal izan dituzte Yale Unibertsitatean, Conneticuten. Hain zuzen ere, mikroskopio elektronikoz begiratzean lumetan ikusi ohi diren egitura batzuei erreparatu zieten, eta ikusi zuten esku artean zuten luma fosilak marra ilunak eta argiak zituela.
Aztertu zituzten egiturak pilatuak ageri ziren saltxitxa-itxurako egiturak ziren. Orain arte uste zuten lumez elikatu ziren bakterioen arrastoak zirela, baina Yale Unibertsitateko taldea ohartu zen egiturok ez zirela luma guztian homogeneoki ageri, geruzatan edo marratan baizik. Hortaz, pentsatu zuten bakterioak ez baizik lumari kolorea eman zioten melanosomen arrastoak zirela, zeluletan melanina gordetzen duten organuluak.
Oraingo hegaztien lumak ere aztertu zituzten ondorioztatu zuten hori egiaztatzeko; eta ikusi dute baietz, oraingo lumetan ere itxura bereko egiturak ageri direla eremu koloredunetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia