}

Filmeak eta eskanerra

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Virtuosity filmean, etxe orratz batean Denzel Washington eta etsaiaren arteko borroka ikustean, ez pentsa protagonistak edo ordezkoak benetan ari direnik, eszena ordenadorean eraiki da. Hollywoodek, laser bidezko eskaneatze-sistemaz baliatuz, produzitu ditu filmeko bost aktore nagusien ordezko elektronikoak erreproduzitu ditu.

Erreprodukzio elektronikoa bostehun eta hamabi zatiz osatua dago eta zati bakoitzak laurehun eta berrogeita hamar informazio-puntu ditu. Lan itzela, baina errentagarria dirudienez.

Horretarako, ehun mikrowatt-eko laser izpiak hamazazpi segundo behar izan zituen D. Washington, protagonista, eskaneatzeko. Lehen kamera batek, aktorearen profila arakatu zuen eta bigarrenak, bere azalaren ehundura eta begi kolorearen zehaztasunak. Erreprodukzio elektronikoa bostehun eta hamabi zatiz osatua dago eta zati bakoitzak laurehun eta berrogeita hamar informazio-puntu ditu. Lan itzela, baina errentagarria dirudienez.

Sistema hau ez da zinemara mugatu, jadanik beste zenbait arlotan ere aplikatu baitute teknika bera, medikuntzan eta aeroespazioan esaterako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia