
Ubide-sare handia dago Eskozian. Edinburgotik Glasgowera, adibidez, ontzian joan daiteke Union Canal ubidetik. Ubide hori, gainera, Eskozia ekialdeko eta mendebaldeko kostak lotzen dituen beste ubide batekin dago konektatuta, Forth and Clyde ubidearekin. Baina Eskozia ez da laua; bi ubideen elkargunean, 24 metroko jauzia dago. Ontziek Falkirk Wheel makinaren bitartez egiten dute ubide batetik besterako jauzi hori. Zubi bat da, eta, aldi berean, ontzien igogailu bat, XX. mendeko ingeniaritzaren eredu.

Irudiak: Wikimedia Commons
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea



