}

Ez da Sahara, hau urrutixeago dago

2004/08/19 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Batzuei sinesgaitza iruditu arren, duna horiek ez dira Lurrekoak, Martekoak baizik. Irudia NASAren Opportunity ibilgailuak hartu du, Endurance izeneko kraterrean barrena zihoala. Paisaia benetako koloreekin azaltzen da, eta are-zerrenden garaiera metro batekoa baino txikiagokoa da.

Ibilgailua duna horietara bidaltzeko asmoa dute zientzialariek. Izan ere, Marteren azaleraren ohiko egitura dira dunak, eta, horien ezaugarriak zein diren jakin nahi dute, besteenak ere antzekoak izango direlakoan baitaude. Hala ere, aurretik ikusi beharra daukate ea ibilgailua han ibiltzeko bezain sendoa den zorua, bestela istripua izateko arrisku handia dago eta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia