}

Exoplaneta batzuk ilusio optikoak besterik ez dira

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Exoplanetak, Eguzki-sistematik kanpo, beste izar batzuen inguruan biraka dabiltzan planetak dira. Ezin dira zuzenean ikusi eta, horren ordez, izarren argia aztertzen dute fisikariek: argian ezohiko dardararik ikusiz gero, exoplanetaren erakarpen indarraren ondorioa omen da.

Baina jadanik identifikatuta zeuden exoplaneta batzuk berriro aztertzean, Tennessee-ko Unibertsitateko fisikariak planeta horietatik bat, HD 192263 izenekoa, ez dela existitzen konturatu dira. Dirudienez, dardarak izarraren gainazaleko efektu optiko baten ondorioa besterik ez dira.

Zientzialariek onartu dute erabiltzen den metodologia kasu batzuetan ez dela egokia, eta litekeena dela aurkitutako exoplaneten % 5 gutxienez ilusio optikoak besterik ez izatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia