Euskara osasungintzan

2025/06/01 Salaberria Udabe, Ruth - Zainketa intentsiboetan espezialista | Montes Lasarte, Aitor - Familia-­medikua Iturria: Elhuyar aldizkaria

euskara-osasungintzan
Arg. Volha_R/Shutterstock.com

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.

Horretarako, besteak beste, Osakidetzak aukera ematen du harremanak EAEko zein hizkuntza ofizialetan nahiago diren erregistratzeko, eta identifikazio-­ikur bat dauka (e bat) euskaraz zein zerbitzutan eta zein profesionalekin egin daitekeen erraz ikusteko. Duela gutxi, pazienteak ere ikur beraz identifikatzeko asmoa duela iragarri du.

Azken iragarpen horrek eztabaida piztu du, baina hizkuntza-eskubidearekin lotutako beste neurriak ere askotan izaten dira eztabaidagai; esaterako, itzultzaile automatikoaren erabilera, edo eskubideak bermatzeko baliabideen kudeaketa eskasa.

Eztabaida horiei helduta, beren ikuspegia eskaini dute Ruth Salaberria Udabe zainketa intentsiboetan espezialistak eta Aitor Montes Lasarte familia-­medikuak.

 

 

Ruth Salaberria Udabe

Ama hizkuntza medikuntzan

 

Aitor Montes Lasarte

Hiltzekoak eta hitzekoak

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia