}

Europako mendien etorkizuna aztergai

2003/02/07 Elhuyar Zientzia

Mendi-inguruneetan nekazaritza desagertzen ari dela ikusita, Europako Batasunak Bioscenne proiektua jarri du martxan. Asmoa nekazaritza desagertzeak basa bizitzaren kontserbazioan sortzen dituen arriskuak eta aukerak aztertzea da. Horretaz gain, giza jarduerak eta biodibertsitatea zaintzeko uztartzeko bideak bilatu nahi dituzte.

Izan ere, mendi-inguruneetan nekazaritza eta abeltzaintza estentsiboek gero eta irabazi gutxiago ematen dutenez, jendeak hirietara jotzen du, eta horrek aldaketak eragiten ditu eremu horietan. Bioscenne proiektuaren barruan, egoera horretan dauden hainbat lurralde desberdin aztertuko dituzte, hala nola, Britainia Handiko Cairngorms, Frantziako Grande Causse, Norvegiako Jotenheimen mendiak, Eslovakiako Bukovskevrchy eta Greziako Pindos mendiak. Besteak beste, azken 50 urteetan mendiko espezieetan, ekologian, giza jardueretan eta ekonomian gertatu diren aldaketak neurtuko dituzte, eta etorkizunerako ondorioak ateratzen ere saiatuko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia