Euri gehiago egiten du asteburuetan
1998/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ideia honek tontakeria badirudi ere, ikerlari-talde batek eskualde batzuetan eguraldiak asteburuetan desberdin jokatzen duela frogatu ahal izan du.Arizonako Unibertsitateko R. Cerveny eta R. Balling ikerlariek urte asko daramatzate ziklo naturalek eta giza zikloek eguraldian duten eragina ikasten, hala nola Ilargiaren orbitak edo gizakien lan-ordutegiak.Azken hau egiaztatzeko Ozeano Atlantikoko eta EEBBetako kostalde atlantikoko datu meteorologikoak aztertu dituzte eta ondorioak harrigarriak dira.
Atlantikoan, espero zen bezala, ez dago inongo erlaziorik eguraldiaren eta asteko egunen artean; kostaldean ordea, euri gehiago egiten du asteburuetan aste-hasieran baino, % 20 bat gehiago. Fenomeno honen arrazoia poluzioa izan liteke: astean zehar karbono monoxido kontzentrazioa pilatzen joaten da lan-egunetako emisio altuen ondorioz, eta asteburuan kontzentrazio hau bat-batean jaisten da. Ikerlarien ustez, poluzioak kostaldeko hodeiak sortzea errazten du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia