}

Etxeko lanak egiteko robota

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dagoeneko etxeko lanak egiteko robotak salgai daude; postaz ere eros daitezke. Probotics enpresak ekoizten ditu, 800 dolar balio dute eta Cye deritze. Oraingoz sinple eta primitibo samarra da. Aurrez ordenadorez programatu behar da zein ibilbide egingo dituen eta bidean zein oztopo topatuko dituen, nahiz eta berak ere irudi orokorra osatzeko bere ingurua azter dezakeen.

Lanerako eremua finkatu ondoren zurgagailua jar dakioke egoitzak garbitzeko edota edalontzien orgatilatxoari bultza. Zeregina amaitutakoan baztertu egingo da bateriak berriz kargatzeko. Aurrerantzean Map-N-Zap programari hobekuntzak egingo dizkiote, besteak beste robotak autonomia handiagoa lor dezan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia