}

Etorri-etorri yo-yoaren historiara

2001/01/12 Elhuyar Zientzia

Umeentzako yo-yo jostailua Txinan sortu zela uste da, baina lehen aipamenak greziarren garaikoak dira. Esaterako, K. a. 500. urte inguruko margo batek yo-yoaz jolasten ari den umea erakusten du. Urtemugetan umetako opariak jainkoren bati eskaintzeko ohitura omen zuten greziarrek eta yo-yoa horretarako erabiltzen zutela uste da. Bestalde, Filipinetan yo-yoaren mekanismo beraz baliatzen ziren armak aurkitu dira. Jostatzeko ere erabiltzen zituzten eta, hain zuzen, handik datorkie izena: yo-yok etorri-etorri edo itzuli esan nahi baitu.

Yo-yoaren hurrengo aipamen historikoa Indiatik dator eta 1765ekoa da. Garai hartan yo-yoak Indiatik Europarako bidea egin zuen eta, batik bat, Eskozia, Frantzia eta Ingalaterrako aristokraziaren artean zabaldu zen. XX. mendearen hasieran, yo-yoak fabrikatzen zituzten enpresak sortu zituzten Estatu Batuetan eta yo-yoa famatua egin zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia