}

Estresa inmunogutxitzailea da

1991/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela hogeiren bat urte agertu zen estresa inmunogutxitzailea zenaren hipotesia. Estresak substantzia minbizisortzaileenganako linfozitoen iharduera hiltzailea murriztu egiten duela ikusi da.

Duela hogeiren bat urte agertu zen estresa inmunogutxitzailea zenaren hipotesia. Orain berriz, emakumezkoa bular-minbiziz hiltzen denean bere bikotekidearen linfozitoek substantzia kartzinogenoen aurrean erantzun txikiagoa dutela ikusi da.

Animaliengan ere, duela hilabete gutxi egin den ikerketa baten ondorioz, estresak substantzia minbizisortzaileenganako linfozitoen iharduera hiltzailea murriztu egiten duela ikusi da.

Aldaketa honen prozedura bilatzen ari dira, noski. Ardatz adreno-hipofisiarioari jarraitzen zitzaiola uste zen, hau da, hipofisia giltzurrungaineko guruinekin lotzen duenari. Dirudienez ordea, garunaren eragina askoz ere zuzenagoa da. Hipotalamoak jariatutako peptidoek, sistema sinpatikoaren bidez linfozitoei eragin bide die. Hondeste-kolitis hemorragikoa aldiz, gaitz psikosomatikotzat hartu izan da, baina estresaren ondorio izan zitezkeen gaitzen zerrendatik kendu egin dute.

Guzti honek adierazten duenez, psikoterapia ez litzateke luxuzko gauzatzat edo arimaren gauzatzat hartu behar. Terapia organikotzat hartzea egokiagoa litzateke, aspaldiko arima/gorputza dikotomiari uko eginez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia