}

Estrategia berria birus informatikoen aurka

2003/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ordenadoreak konektatuta daudenetik, birusek hedatzeko erabiltzen duten biderik zuzenena eta eraginkorrena posta elektronikoa da. Izan ere, birusak ordenagailua kutsatzean, postako zerrendan dauden helbide guztietara mezu kutsatua bidaltzen du eta, horrela, oso denbora gutxian ordenagailu asko kutsatzen ditu. Iazko Code Red birusak, esaterako, 300.000 ordenagailu kutsatu zituen egun-erdi batean.

Hewlett-Packard enpresako Matthew Williamson ikertzaileak birusen hedapenari buruzko ikuspegi berri bat du. Bere asmoa birusaren hedapena mantsotzeko sistema bat diseinatzea da. Horretarako, nahikoa da ordenagailua epe jakin batean ohikoa baino mezu gehiago bidaltzen ari dela ohartzean posta etetea edo gutxienez geldotzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia