}

Estasia eta garuna

1998/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Baltimorko Unibertsitatean droga-kontsumitzaileei eskanerren bidez garunean eginiko azterketaren emaitzak plazaratu dira. Emaitzek diotenez, estasiak kalteak eragiten ditu epe luzera. Lehen ere, azterketa askotan susmatu izan da droga honek memoriari kalte egin eta depresioak sorrarazten dituela.

Positroi bidezko tomografia erabiliz, 14 estasi-kontsumitzaileren garunak eskaneatu dituzte. Horrez gain, eta datuak alderatu ahal izateko, kokaina, heroina eta marihuana kontsumitu bai, baina estasirik hartu ez duten pertsonen garunak ere eskaneatu dituzte.

Berezitasuna serotinina izeneko neurotransmisorea askatzen duen sinapsi-mota batek eman du. Garunean gisa honetako milioika nerbio-lotura aurki daitezke eta funtzio askotan hartzen dute parte, portaera eta aldartean ere eragina izan dezaketelarik.

Ikertzaileek serotininazko sinapsi osasuntsuak agerian jartzen dituen substantzia erradioaktibo bat injektatu zieten kontsumitzaileei. Substantzia hau serotinina zelulen paretetan zehar garraiatzen duen proteinari atxikitzen zaio. Estasia kontsumitzen zutenek proteina-garraiatzaile horren eskasia ageri zuten garuneko eskualde guztietan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia