}

Espermizidak eta gernuko infekzioa

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espermizidak erabilita infekzio batzuk izateko arriskua handiagoa dela diote duela gutxi 1.200 emakume gazterengan ikerketa egin duten zientzilariek. Sexu harremanetan gizonezkoek preserbatiboekin batera monoxinol 9 espermizida erabili badute, emakumeengan Escherichia coli-ren bidezko zistitis akutua izateko arriskua hiru aldiz handiagoa da.

Sexu bidez transmititzen diren gaitzen prebentzioan (HIESaren prebentzioan adibidez) antisorgailu horiek ugari erabiltzen direnez gero, kontuan hartzekoa da eragiten duten infekzio-arriskua ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia