Espazioko tornado erraldoiak
1997/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lakua nebulosaren inguruan hodei-tornado erraldoiak daude. Espazioko Hubble teleskopioak gugandik 5.000 argi-urtera detektatu du Saggitarius konstelazioaren norabidean. Izarrarteko tragarroi hauek 0,5 argi-urteko zabalera dute. Lakua nebulosako erdialdean Hondartza nebulosa dago eta oso distiratsua da, Herschel 36 izarrak berotzen duelako eta erradiazio ionizatzaileak igortzen dituelako.
Erradiazioek hodeien gainazalak lurrindu egiten dituzte eta izarrarteko haize bortitzak sortarazten dira. Hodeietako gainazal beroaren eta izoztutako erdigunearen arteko tenperatura-diferentziak eta izar-haizeak eragindako presioak, bihurdura-higidura eragiten du. Horregatik dute hodei horiek Lurreko tornadoen antza.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia