Espazio-ontzi pribatuen lasterketak badu irabazlea

SpaceShipOne ontziak irabazi du X saria, enpresa pribatuek egindako espazio-ontzien lasterketa.

Espazio-ontzi pribatuen lasterketak badu irabazlea


SpaceShipOne izeneko ontziak irabazi du X saria, enpresa pribatuek egindako espazio-ontzien lasterketa, alegia.

Saria irabazteko, ontziak 100 kilometroko altueraraino igo behar zuen bi aldiz bi asteko epean; SpaceShipOne ontziak aste bakar batean egitea lortu du eta Scaled Composites enpresak 10 milioi dolarreko saria eskuratu du.

Ontzia Kaliforniako Mojave basamortutik jaurti zuten. White Knight hegazkinaren bitartez 15 kilometrora igo, eta handik askatu zuten. Bigarren hegaldian, 112 kilometroko altueraraino iritsi zen eta orbitan sartzen ez den hegaldien altuera-errekor berria jarri zuen.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia