Espainiako Ikerketa Saria Pedro Miguel Etxenikerentzat
2005/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Espainiako Ikerketa Saria Pedro Miguel Etxenikerentzat
2005/11/01 | Elhuyar
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Blas Cabrera ikerketa-saria eman dio EHUko ikertzaile Pedro Miguel Etxenikeri. Blas Cabrera sariak Fisikaren, Materialen eta Lurraren alorrean egindako ikerketa-lanak saritzen ditu. Etxenikek "Egoera Solidoaren Fisikaren alorrean egindako ekarpenak" goraipatu ditu epaimahaiak saria emateko, "partikulek gainazalekin duten elkarrekintzari buruzkoak batik bat", eta "Materialen Fisikaren alorrean nazioarteko eskola bat sortzeko eman duen bultzada" ere nabarmendu du. Urtero, beste hainbeste alorretako bost ikerketa-sari ematen ditu Espainiako Gobernuak, eta 76.500 euroko ordainsaria izaten du bakoitzak.
1
214
2005
11
006
Fisika
eu es fr en ca gl