}

Esofagoko azaleko tumoreak endoskopiaren laguntzaz trata daitezke

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Esofagoko azaleko tumoreak endoskopiaren laguntzaz trata daitezke
2008/05/01 | Elhuyar
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Digestio Zerbitzuko zenbait mediku.
Nafarroako Unibertsitate Klinika

Esofagoko azaleko tumoreak erresekzio bidezko endoskopiaren laguntzaz tratatuz gero, litekeena da digestio-hodiaren zati hori erauzi beharrik ez izatea. Teknika hori duela hiru urtez geroztik aplikatzen dute Nafarroako Unibertsitate Klinikan, eta tratatutako gaixoen % 90i ez diote esofagoa erauzi.

Teknika eraginkorra da kartzinoma esofagoaren azaleko geruzetan dagoenean. Esofagoak hiru geruza ditu: mukosa, azpimukosa eta muskulua. Tumorea mukosan dagoenean, kasurik gehienetan, tumorea erabat kentzen da eta esofagoa erauztea saihesten da. Orain gutxi arte, gaitz hori zuten gaixoei esofagoaren erabateko erresekzioa egiten zitzaien. Ebakuntza horrek erikortasun- eta hilkortasun-tasa handia du.

1
242
2008
5
015
Osasuna
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia