}

Esofagoko ahotsa lantzen

2004/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Laringeko minbizi larrietan laringektomia egiten zaio maiz gaixoari. Ebakuntza horrek, ordea, ahozko komunikazio-gaitasunik gabe uzten du gaixoa eta horrek eragin handia du haren bizi-kalitatean.

Aterabiderik ohikoena esofagoko ahotsa erabiltzea da, baina gaixo askok ez dute lortzen ahots hori guztiz garatzea.

Gainera, orain arte ez zegoen esofagoko ahots horren kalitatea neurtzeko inongo metodorik, ezta ahots hori hobetzeko zein lehengoratzeko tratamendurik ere. Hain zuzen, Nafarroako Unibertsitate Klinikan protokolo bat garatu dute mota ezberdinetako esofagoko ahotsak definitu eta haiek hobetzeko. Metodo berritzailea eta praktikoa da, eta, beraz, kliniketan aplikazio zuzena izango duelakoan daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia