}

Esne-bideko X izpien sorburua masa gutxiko izarretan

2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Esne-bideko X izpien sorburua masa gutxiko izarretan
2006/05/01 | Elhuyar

Gure galaxia inguratzen duen X izpien hodeia banakako izarrek sortutakoa dela uste dute astronomo errusiarrek. Galaxiako X izpien banaketa aztertu dute, eta konturatu dira bat datorrela masa gutxiko izarrek eta zulo beltzek sortzen duten infragorrien banaketarekin. Izan ere, orain arte uste izan da X izpi horien iturria galaxia betetzen duen gas beroa zela. Baina, teoria horren arabera, benetan gertatzen diren baino supernoba gehiago gertatu beharko lirateke galaxian, gas-hodei horiek mantentzeko.

1
220
2006
5
030
Astronomia; Astrofisika
Berriak labur
12