Esne-bidean azkar mugitzen den zulo beltz bat detektatu dute

Esne-bidean azkar mugitzen den zulo beltz bat detektatu dute


NASA

Supernoba baten ondorioz ari da GRO J1655-40 zulo beltza mugitzen. Astronomo frantziarrek eta argentinarrek detektatu dute Hubble teleskopioaz, eta horrekin batera leherketak suntsitu ez duen izar bat behatu dute; elkarrengandik gertu daude, eta, horregatik, zulo beltza izar horren gasa irensten ari da.

Izar-bikotea Lurretik 6.000-9.000 argi-urtera dago, Scorpius konstelazioaren norabidean, eta 400.000 kilometro orduko abiaduran mugitzen da. Galaxiaren planoan abiadura handian mugitzen den zulo beltzik ez da orain arte inoiz detektatu.

Zulo beltzak isurtzen dituen partikulek zuzi higikor baten tankera ematen diote sistemari. Astronomoek mikroquasar hitza proposatu dute sistema horiek izendatzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia