}

Eskizofreniaren kalteak burmuinean

2001/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eskizofrenia garunaren funtzionamenduaren nahaste larriekin lotuta dagoen gaixotasun konplexua da. Oraindik ez dira gaixotasunaren jatorriak ezagutzen, baina erresonantzia magnetikoari esker, Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek gaixotasunak garunean zein kalte egiten duen aztertu dute.

Horretarako, herabe eskizofreniko batzuei eta hainbat gazte osasuntsuri, sei urtez, erresonantzia magnetikoa egin diete eta beren garunen bilakaerak alderatu dituzte. Eskizofrenikoen kasuan, materia grisaren galera % 10ekoa zela ikusi dute, eta osasuntsuen kasuan, % 1ekoa soilik. Gainera, eskizofrenikoen kasuan materia grisaren galera burmuinean hedatuago dago.

Adibidez, begien mugimendua kontrolatzen duen eskualdeak % 5 galtzen du urtero. Horrek gaixo batzuek izaten dituzten begien mugimendu kontrolatu gabeak esplika ditzake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia