Erregaia ur zikinetan
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Prozesu berean, bide batez, uraren tratamendua erraztu egiten da, hein handi batean garbitu egiten delako.
Hondakin-ura materia organikoz beteta dago, eta materia horretaz elikatzen diren bakterio asko dago. Bakterio horiek saneamenduko ura, janari-hondakinak eta abar erre eta karbono dioxido bihurtzen dituzte. Prozesu horretan, elektroiak ateratzen dituzte materia organikotik. Mekanismo berri horren bitartez, elektroi horiek bideratu egin daitezke erregai-pila sortzeko. Horretarako, ura ponpatzen da karbonoz eta platinoz egindako zirkuitu batean.
Oraindik saio gehiago egin beharko dituzte, baina etxeetan erabili ahal izateko erregai-pila egokia lortzeko asmoa dute. Gainera, hondakin-ura baliabide ekonomiko bihurtzen bada, garatze-bidean dauden herrietan oinarrizko saneamendua erraz daitekeela uste dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia