}

Ernetzearen atzean, SUMO proteina

2009/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ernetzearen atzean, SUMO proteina
2009/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Keays)

Indianako Purdue Unibertsitateko bi ikertzailek argitu dute zer prozesuk erregulatzen dituzten hazien ernetzea pizten duten geneak. Hain zuzen, aurkitu dute zerk eragiten duen haziak ez ernetzea inguruko kondizioak okerrak direnean, eta ernetzea kondizioak aldekoak direnean. Ikusi dutenez, sumolizazio deritzon prozesua dago horren atzean; alegia, SUMO (small ubiquitin-related modifier) esaten dioten proteina txikiak eragindako aldaketa-prozesu bat.

Haziek azido abzisiko deritzon hormonaren kontzentrazioa handituta saihesten dute ernetzea. Azido abzisikoak haziak ABI5 proteina ekoiztea eragiten du, eta proteina horrek, era berean, ernetzea saihesten duten geneak aktibatzen ditu. SUMO proteina ABI5 proteinari lotzen zaio, eta inaktibatu egiten du proteina. Hala, ernetzea saihesten duten geneak inaktibatu egiten dira, eta hazia ernetzen hasten da.

1
253
2009
5
004
Botanika; Genetika
Albisteak
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia