Erloju epigenetiko bat, nola zahartzen ari garen neurtzeko

https://pixabay.com/es/illustrations/genes-espiral-c%C3%A9lulas-gen%C3%A9tica-9354231/ - Alicja / Pixabay


Nola zahartzen ari garen neurtzeko gai den erloju epigenetiko bat garatu dute. Odoleko DNAren metilazioan oinarrituta, zahartzearekin lotutako hainbat faktore fisiko eta mentalen egoera iragartzen du. Nature Aging aldizkarian argitaratu dute ikerketa

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) garatutako “berezko gaitasuna” kontzeptuan oinarritu dira ikertzaileak erloju epigenetikoa garatzeko. Pertsona batek dituen gaitasun fisiko eta mentalen batura da berezko gaitasuna, eta zahartzearen adierazle ona da. Sei funtzio gako hartzen dira kontuan berezko gaitasuna neurtzeko: mugikortasuna, kognizioa, osasun mentala, ikusmena, entzumena eta nutrizioa/bizitasuna.

Sei funtzio horiek hainbat modutara neur daitezke: kognizio-testak, proba fisikoak, ikusmen eta entzumen-azterketak, nutrizio-ebaluazioak eta abar. Bada, ikertzaileek 20 eta 102 urte bitarteko mila pertsonaren berezko gaitasunaren datuak haien odol-laginetan neurtutako DNAren metilazioarekin lotu dituzte. Horrela, ikusi dute 91 metilazio-guneren bidez ongi iragarri daitekeela berezko gaitasuna, eta, beraz, zahartzea.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna