}

Entzumenaren bidezidorretan

2005/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Entzumenaren bidezidorretan
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Entzumenaren bidezidor genetikoa ulertzeko beste pauso bat eman dute zientzialariek. Hain zuzen ere, Nature Genetics aldizkarian argitaratu dutenez, duela gutxi jakin dute nola hartzen duten belarriko ile-zelulek duten itxura.

Ikertzaileek bazekiten barne-belarriko koklean dauden ile-zelulei zor zaiela, hein handi batean, entzuteko gaitasuna. Zelulak asimetrikoak dira, eta itxura berezi horri esker, seinale kimiko bihurtzen dituzte belarrira sartzen diren soinu-uhinak. Alabaina, ez zekiten zein ziren itxuraren bilakaeran parte hartzen zuten geneak. Orain, mutatutako saguak erabiliz, ikusi dute PCP bidezidor genetikoak duela horren ardura.

Enbrioiaren garapenean, entzumenarekin lotutako beste hainbat mekanismotan ere hartzen du parte PCP bidezidorrak. Hortaz, gorreri-mota batzuk ulertzeko eta etorkizunean sendatu ahal izateko abiapuntua da ikerketa.

1
214
2005
11
003
Genetika