Entzeladotik eratorritako euria Saturnon
2011/07/28 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

14 urte daramatzate zientzialariek Saturnoko goi-atmosferako uraren jatorriaren bila. ESAko Herschel teleskopioak argitu berri du misterioa: ur hori Saturnoren Entzelado ilargitik dator.
Entzeladok gutxi gorabehera 250 kg ur-lurrun jaurtitzen ditu segundoko Hego Poloko zorrotadetatik. Ur horrek guztiak ur-lurrunezko toru edo eraztun erraldoi bat eratzen du Saturnoren inguruan. Herschel teleskopioari esker detektatu dute eraztun erraldoi hori. Izan ere, ur-lurruna orain arte ezin izan dute detektatu argi ikusgaiarekin;bai, ordea, Herschel teleskopioak detektatzen duen erradiazio infragorriarekin.
Goirko irudia 2009an Cassini espaziontziak Entzeladori ateratako argazkia da. Lau ur-zorrotada ikus daitezke Hego Polotik ateratzen.
Irudia: NASA/JPL/Space Science Institute

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia