}

Energia eolikoaren inguruko datuak

1998/07/01 Etxaide, Maider | Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NAFARROA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
  • 3E2005 estrategiak energia berriztagarriak % 3,7tik % 6,3ra igo nahi ditu.
  • Europako Batasunak, 2010. urterako energia berriztagarriak % 12a izatea nahiko luke.
  • Aerosorgailuek martxan jartzeko segundoko 4 metroko (14,4 kilometro orduko) abiadurako haizea behar dute, balio izendatua lortzeko segundoko 16 metrokoa (57,6 kilometro ordukoa), eta potentzia konstanteaz lan egiteko 25 metro segundokoa (90 kilometro ordukoa).
  • Eusteko dorre bakoitzak 40, 45 edo 50 metro ditu. Besoak, berriz, 20 metro inguru. Aerosorgailu bakoitzak guztira 52-58 tona izan ditzake: dorreak 28, 32 edo 36 tona; dorrearen gainean jartzen den sorgailuak 18 tona, eta errotoreak besoekin 8,5 tona.
  • Dorreek 3 metroko diametroa dute oinean eta 10 bider 10 metroko hormigoizko euskarrietan sostengatzen dira.
  • Gaur egungo aerosorgailuak 450-600 kW-ekoak dira.
  • Munduan instalatutako potentzia 6.097 MW-ekoa zen 1996aren bukaeran.
  • 2000. urterako Nafarroan 220 MW instalatuta izan nahi dituzte, eta 2010.ean 600 MW.
  • kW-eko gaur egun 150.000 pta.ko kostuak ordaintzen dira. 2010. urterako 100.000 pta.koak izatea espero da.
  • Gaur egungo 500-600 kW-eko aerosorgailuak laster 1.000-1.500ekoak izango dira.
  • Euskadin gehienbat Ipar/Hegoaldeko haizea ibiltzen da. Parkeak Eki/Mendebal aldera begira dauden mendietan kokatzen dira, gutxienez 800 metrora.
  • Parkeak eraikitzeko mendizerrek gutxienez 2 km.-ko luzera izan behar dute; eta aerosorgailutik aerosorgailura 100 metroko distantzia egoten da. Zabaleran, berriz, lurren okupazioa 40 metrokoa da. Zentral eolikoaren zerbitzu eta mantenimendurako bidea ere eraikitzen da.
  • Muntaketa-lanetan 50 tona altxatzeko garabiak erabiltzen dira; dorrearen gainean aerosorgailua beso eta guzti jartzeko, berriz, 250 tonatarakoak.
  • Eusteko dorre bakoitzaren barruan transformadorea jartzen da, aerosorgailuak behe tentsioan (690 voltera) ekoizten duen argi-indarra tentsio ertainera igotzeko (20.000 voltera). Hortik aurrera, aerosorgailuen arteko garraioa 20.000 voltekoa da eta energia hori lur azpian metro batera jartzen diren kableen bidez garraiatzen da, 30 metroro erregistro-kutxak jarriz. Azpiestazioan argi-indarraren tentsioa 20.000tik 220.000 volteraino igotzen da eta tentsio altuko dorreen bidez sare elektriko orokorrarekiko lotura egiten da.
  • Gaur egun etxeko kilowat-orduaren prezioa 15 pezetakoa da. Iberdrolak 10,5/11 pezeta ordaintzen du erosten duen kilowatt•ordua. Kokapenaren arabera, parke eoliko baten gastua kilowatt•orduko 2/3 pezetakoa da.
  • Ekoizpen handia duenean aerosorgailuaren besoen biraketa 30 itzuli minutuko abiadura egonkorrean mantentzen da; horrek, besoen puntan 250 km/orduko abiadura lineala dagoela esan nahi du.
  • Tokiak aukeratzean haizearen batez besteko abiadura, gutxienez 6,3 m/s-koa izatea bilatzen da.
  • Elgean 20-25 MW-eko potentzia elektrikoa instalatua jarri nahi da, 35-40 aerosorgailu (600 kW unitateko). Urtero 60.000.000 kilowatt•ordu produzitzea espero da, Gasteizko kontsumoaren % 50. Eraikitzeak 3.500-4.000 milioiko aurrekontua dauka.

Konparaziorako potentziak

Garoñako zentral nuklearra

400.000 kW

Zentral nuklear handia

2.000.000 kW

Kaliforniako parke eolikoa

2.000.000 kW

Dinamarkako parke eolikoa

400.000 kW

Balizko potentzia Euskal Herrian


22 parke eoliko eraikiko balira:

Araba

324 MW (% 72,3) urtero 687.668 MW

Bizkaia

36,6 MW (% 8,2) urtero 81.664 MW

Gipuzkoa

87,6 MW (% 19,5) urtero 177.731 MW

Guztira

448,2 MW kontsumoaren % 8-10

46 parke eoliko eraikiko balira:

Guztira

1.300 MW kontsumoaren % 22

Euskal Herriko potentzial eolikoa

Zentral eoliko eginak

Erreniega (40 aerosorgailu 4,5 kilometrotan), Aritz/Leitza (32 aerosorgailu 3,5 kilometrotan), eta Gerinda: San Martin Unx (41 aerosorgailu 4,5 kilometrotan), Lerga (33 aerosorgailu 4 kilometrotan) eta Leotz (41 aerosorgailu 4,5 kilometrotan).

2000. urtea baino lehen egitekoak

Beruete (29 aerosorgailu 3 kilometrotan), Peña Blanca (23 MW, 36 aerosorgailu), Hiriberri (18 MW), Aitzkibel (18 MW), Alaitz eta Etxague (54 MW, 82 aerosorgailu) eta Izko mendilerroa osatzen duten 4 zentralak: Ibargoiti (23 MW, 35 aerosorgailu), Izko (33 MW, 35 aerosorgailu), Aibar (24 MW, 35 aerosorgailu) eta Salajones (25 MW, 33 aerosorgailu).

Baimendutako beste batzuk

Andia (32 aerosorgailu 4 kilometrotan), Belate (73 aerosorgailu 9 kilometrotan), La Negra (88 aerosorgailu 11 kilometrotan), Goñi (31 aerosorgailu 3,5 kilometrotan), Undiano (14 aerosorgailu 1,5 kilometrotan), Iruñarri (30 aerosorgailu 3,5 kilometrotan), Kodes (59 aerosorgailu 7 kilometrotan), Soratxipi (26 aerosorgailu 3 kilometrotan), Raso de Biloria (37 aerosorgailu 5 kilometrotan), Cábrega (91 aerosorgailu 13 kilometrotan), Santa Agata (24 aerosorgailu 3 kilometrotan), Azatza-Etxauri (39 aerosorgailu 5 kilometrotan), Chucho Alto (45 aerosorgailu 6,5 kilometrotan), Baztarla (11 aerosorgailu 1,5 kilometrotan), Erronkari (12 aerosorgailu 1,5 kilometrotan), Tabar (11 aerosorgailu 1,5 kilometrotan), Orbara (11 aerosorgailu 1,5 kilometrotan) eta Serralta (50 aerosorgailu 7 kilometrotan).

Proiektuak

Cabezo Moro (39 aerosorgailu 5 kilometrotan), Plana de la Bandera (14 aerosorgailu 2 kilometrotan), Plana de Alfarillo (31 aerosorgailu 4 kilometrotan) eta Loma Negra (10 aerosorgailu 1,5 kilometrotan).

Egin daitezkeenak

Bianditz (41 aerosorgailu 6,1 kilometrotan), Oiz (24 aerosorgailu 4,2 kilometrotan), Ganekogorta (15 aerosorgailu 1,8 kilometrotan), Ordunte (133 aerosorgailu 15,9 kilometrotan), Irukurutzeta (25 aerosorgailu 4 kilometrotan), Gazume (14 aerosorgailu 8 kilometrotan), Mandoegi (98 aerosorgailu 11 kilometrotan), Zamiño-Izazpi (36 aerosorgailu 5,1 kilometrotan), Gorostiaga (9 aerosorgailu 1,1 kilometrotan), Salbada (250 aerosorgailu 30 kilometrotan), Elgea-Urkilla (120 aerosorgailu 13 kilometrotan), Agaotz (102 aerosorgailu 16,3 kilometrotan), Peña de la Hoz (41 aerosorgailu 5 kilometrotan), Badaia (119 aerosorgailu 19 kilometrotan), Arkamo (102 aerosorgailu 16,3 kilometrotan), Cantoblanco (28 aerosorgailu 4,5 kilometrotan), Iturrietako mendiak (69 aerosorgailu 6,4 kilometrotan), Izkiz (21 aerosorgailu 2,5 kilometrotan), Belabia (10 aerosorgailu 3,5 kilometrotan), Kodes (37 aerosorgailu 4,4 kilometrotan), Etxera (19 aerosorgailu 2,3 kilometrotan) eta San Kristobal (27 aerosorgailu 4,3 kilometrotan).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia