Energia Beltza

Energia Beltza



Princeton eta Berkeley Unibertsitateetako fisikari-talde batek Unibertsoan energia-mota arraro eta ikustezin egotea posible litzatekela adierazi du.

Energia-mota hipotetiko honi Energia Beltza deitu diote, eta zientzialari-taldearen ustez Unibertsoaren hedapena eragiten du, materiaren elkar-erakarpenari kontra eginez. Energia Beltza Materia Beltzarekin loturik dagoela uste du Princetongo taldeak, eta beraz, Unibertsoaren zati handiena energia honen eraginpean egongo litzateke.

Saul Perlmutter-ek dioenez, “Unibertsoa gehienbat Materia eta Energia Beltzaz osaturik dago, baina ez dakigu, ez bata eta ez bestea zer den”.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astrofisika