}

Enbrioiak zapaltzeak geneak aktiba ditzake

2003/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Enbrioi bat zapaltzeak edo hari tira egiteak eragina izan dezake haren hazkuntzan. Horixe aurkitu du Emmanuel Farge Frantziako ikertzaileak Drosophila-rekin egindako ikerketetan. Ikertzaileak hiru ordu zituen Drosophila-ren enbrioi bat hartu eta pixka bat zapaldu zuen. Ondorioz, enbrioiaren azalean gene bat aktibatu zen; normalean enbrioiaren barnean aktibatzen den gene bat, hain zuzen ere.

Beraz, enbrioiak beren bizitzaren hasieran mekanikoki birprogramatu daitezkeela ematen du. Ez dago argi enbrioiak nola zapaldu behar diren gene-espresioa nahi bezalakoa izateko, baina enbrioiak presioarekiko sentikorrak diren proteinak dituztela pentsatzea oso interesgarria da etorkizuneko ikerketetarako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia