Elurra aztergai
2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hilabete honetan, ikertzaile-talde batek elur-multzoak ikertzeko urte anitzeko ikerketa jarri du abian. Lurretik, airetik eta satelite bidezko ikerketak erabiliz, Coloradoko elur multzoak aztertuko dituzte. Ikerketaren helburua elur-multzoen kalkulu hobea egitea da, horrela udaberriko ur-kantitatea aurreikusteko. Bide batez, elur-multzoek Lurreko kliman duten eragina aztertu nahi dute, jakinik elurturiko lurraldeek eragin nabarmena dutela ur-baliabideetan, kliman eta eguraldi globalean.
Horretarako, 60 pertsonako taldeak, zientzialari eta ikasleen artean, ehunka zulo egingo ditu elurraren ur-kantitatea, tenperatura eta altuera desberdinetan gertatzen den kristaltzea ikertzeko. Informazio hori elur-multzoen sorrera eta garapena hobeto ulertzeko erabiliko da, batez ere izotzaren urtze-prozesua ikertzeko. Elurraren, uraren eta energiaren trantsizioak ikusteak, espaziotik izotzaren ur-kantitatea neurtzeko sentsore hobeagoen diseinura eramango gaitu. Helburu nagusia uraren zikloaren inguruko aurreikuspenak hobetzea da eta, ondorioz, ur-baliabideak egokiago erabiltzea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia