}

Elkarlana, inurrien estrategia

2002/04/16 Elhuyar Zientzia

Inurri-izurri serioa da Hego Amerikatik heldu den argentina (Linephitema humile) inurriena; izan ere, 6.000 km-tan zabaldu dira dagoeneko Mediterraneoko eta Atlantikoko kostaldeetan. Baina harrigarriena da euren erlazio-estrategiaren ondorioz lortu dutela horrenbeste hedatzea.

Izan ere, elkarlana da inurri horien estrategia. Hori ikusi dute, behintzat, Suitzan dagoen Lausanako Unibertsitateko Laurent Keller-ek eta bere lankideek. Eta harrituta daude aurkitutakoarekin. Espezie honetako inurri italiarra eta frantziarra elkartuz gero, ez da inolako erasorik gertatzen. Normalean, espezie bereko baina inurritegi desberdinetako inurriak elkartuz gero, desberdintasuna nabaritzen dute eta borroka egiten dute bietako bat garaile izan arte. Oraingoan ez da hori gertatu, ordea. Izan ere, inurriek beraien desberdintasunak albo batera utzi, eta ezagutzen den kooperatibarik handiena sortu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia