}

Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu dira

2024/05/27 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

elhuyar-zientzia-azokako-sariak-banatu-dira

Bilboko Areatzan egin den sari-banaketarekin amaitu da 2024ko Elhuyar Zientzia Azoka. Ekitaldia 13:00etan egin da, eta Eleder Magoak  eta María Redondo Mugicak gidatu dute. Elhuyar Zientzia Azokaren babesleek eta Elhuyarreko kideek eman dituzte sariak.

 Hauek izan dira proiektu sarituak:

  • Centro Formación Somorrosto ikastetxeko Hortz eskola proiektuaren irakasleak jaso du “Ciencia en Acción”en parte hartzeko aukera.
  • Basauriko Urbi BHI ikastetxeko Ortu bertikal jasangarria proiektuak jaso du “Digipen Bilbao”n trebakuntza-ikastaroa egiteko aukera.

Sariak Cristina Perfectok eman ditu, Teleco Rentako ikertzaileak.

  • Basauriko Uribarri BHI ikastetxeko B.U. Laser neurgailua proiektuak jaso du “Bizkaia Talent” ikasketa-bekaren saria.
  • Bizilabe Deustoko taldea ikastetxeko Antibiograma proiektuak jaso du “Galiciencia” azokan parte hartzeko aukera.

Sariak Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandezek eman ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruak.

  • Loiuko Lauro ikastolako Ogiaren lizunaren hazkuntza proiektuak jaso du Cambreko “Open Science”n parte hartzeko aukera.

Saria Marie Heguy-Urainek eman die, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako Euroeskualdeko teknikariak eta proiektu-deialdien kudeatzaileak.  

  • Usurbilgo Udarregi ikastolako Mikrobiota eta burmuina proiektuak jaso du “Ciencia en la calle” azokan parte hartzeko aukera.
  • IES Rafael Puga Ramón ikastetxeko La ciudad de cristal desde las perspectivas STEAM y de sostenibilidad proiektuak jaso du “VILA CIENCIA” azokan parte hartzeko aukera.

 Sariak Amaia Esquisabelek eman ditu, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendariak.

  • Loiuko Lauro ikastolak Codenebu: Espazioan mezu seguruak bidaltzeko sistema proiektuak eta Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxeko Energia undimotriza proiektuak jaso dute Bartzelonako “Exporecerca Jove” azokan parte hartzeko aukera.

 Sariak  Xabier Otxandianok eman ditu, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak.

  • Leitzako Amazabal BHI ikastetxeko Zigarrokinen eta botiken eragina hazien erneketan proiektuak jaso du “Mostra Nacional de Ciencia Portuguesa” azokan parte hartzeko aukera.
  • Derioko Txorierri BHI ikastetxeko Tenperatura, hezetasun eta CO2 neurgailuak proiektuak jaso du Milango “I Giovani e le science” azokan parte hartzeko aukera.

Sariak Jon Abril Olaetxeak eman ditu, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak.

Elhuyar Zientzia Azoka

Aurtengo Elhuyar Zientzia Azokak 4 egun iraun du, maiatzaren 22tik 25era, eta Bilboko Areatzan egin da. Bertan, 200 proiektu egon dira ikusgai eta 70 ikastetxetako 800 gaztek hartu dute parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izan dira: 11 talde etorri dira Bilbora.

Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da, eta ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baita urtean zehar ere. Ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute Azokan. Eta azpimarratzekoa da, gainera, proiektu honekiko urtero erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitate eta zentro teknologikoetako 150 ikertzailek (haien artean, 65 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko eta azken faseko ebaluatzaile-lanak egiteko. 

Elhuyar Zientzia Azokako sari-baanketa ekitaldiko argazki-galeria

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia