
Ez atomoak bakarrik, elektroiak ere banan-banan manipulatzeko aukera ematen die fisikariei STM mikroskopioak. Horrek esan nahi du atomo jakin bat ioi bihurtu dezaketela teknika horren bitartez.
Irudian horren adibide bat dago. Bi urre-atomo ikusten dira. Eskuinekoa neutroa da, hau da, ez du elektroirik ez faltan eta ez soberan; ezkerrekoak, berriz, elektroi 'gehigarri' bat du, eta, beraz, negatiboki kargatuta dago.
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea







