}

Elektroi bat, bit bat

1994/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hitachi etxeko laborategietan (Japonian), bit bat informazio elektroi bakarrarekin gordetzea lortu dutela diote, nahiz eta memoria elektronikoetan normalean 500.000 behar izan.

Sistema hori erabiliko lukeen tresneriak, milioi bat aldiz energia gutxiago kontsumituko luke eta informazioa memorian gordetzeko hamar mila aldiz leku txikiagoa beharko luke.

Orain arte horrelako hazaina oso tenperatura baxuetan baino ez zen lortu, baina Japoniako sistemak giro-tenperaturan funtzionatzen du, diotenez. Gainera sistema honetan korronte elektrikoa eteten denean ez da informaziorik galtzen.

Hitachi-k oraingoz, erabilitako material nagusien berri besterik ez du ematen. Silizio eroalea duen galio artseniurozko geruza isolatzailea erabiltzen dute kristal-silizioz estaliz. 10-8 metro zabaleko kanalak ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia