Elefanteak arriskutan?
1997/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hortzen salerosketa baimentzeatik etorriko omen zaio babesa elefanteari.
Desagertzeko arriskuan diren espezieen merkataritzari buruzko batzarrak (“Cites” izenekoak) azkena egin duen bileran erabaki garrantzitsua hartu du: boliaren salerosketari baiezkoa eman dio.
Erabakiak dioenez, salerosketak, batetik, Botswana, Namibia eta Zimbabwe-ra mugatuko dira, eta, bestetik, Japoniara. Cites-eko kideek diotenez, elefanteak denbora luzez babesteko bidea eskainiko du hartutako erabakiak. WWF (Naturarako Munduko Fondoa) erakundearentzat, ordea, neurri arriskutsua da, salerosketa dela eta Afrikan eta Asian isilpeko ehiztariak ugaldu egin baitaitezke.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia