}

El Niñok eguna luzatzen laguntzen du

2003/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurraren errotazioaren abiaduran aldaketak egoten dira; beraz, egunak ez du beti berdin irauten. Zientzialarien ustez, mareen, Lurraren barneko geruzen arteko elkarrekintzaren eta beste eragile batzuen erruz gertatzen ziren aldaketa horiek. Baina eragile horiek guztiak ez ziren nahikoak aldaketak azaltzeko. Beste eragile bat ere bazegoela susmatzen zuten.

Egin berri duten ikerketa baten arabera, Pazifikoaren ur-bolumenean El Niñok eragiten dituen aldaketek eguna luzatzen laguntzen dutela ikusi dute zientzialariek. Izan ere, El Niñoren sasoian, Pazifikoaren mendebaldean dagoen ur-masa beroa are gehiago berotu eta hedatu egiten da. Gero, Pazifikoan zehar mugitzen da, eta mugimendu hori Lurraren errotazioa moteltzeko gai dela frogatu dute. Hogeita hamar urteko datuak aztertuta, El Niño izan den urteetan egunek beste urteetan baino mikrosegundo batzuk gehiago iraun dutela ikusi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia