}

Ekonomiaren ikuspuntutik, hobe da natura ustiatu gabe gordetzea

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Britainia Handiko Cambridge-ko Unibertsitateko ekologo-talde batek naturak dituen ondasunen eta ematen dituen zerbitzuen diru-balioa kalkulatu du. Esate baterako, baso baten zerbitzu naturalen barruan, kontuan izan ditu karbono dioxidoa xurgatzeko, ura iragazteko edo elikagaiak finkatzeko gaitasuna. Ondasunen artean, berriz, animalia eta landare basatiak daude.

Ondoren, balio hori baliabide naturalak ustiatuz lortzen diren mozkinekin alderatu dute. Eta emaitza aipatzekoa da: ekonomiaren ikuspuntutik, ustiatutako eremu naturalek baino askoz ere etekin handiagoa ematen dute ustiatzenez direnek. Alderaketa egiteko, Malaysiako, Kamerungo, Thailandiako, Kanadako eta Filipinetako jarduera jakin batzuk aztertu dituzte, eta kasu guztietan ikusi dute ekonomikoki onuragarriagoa dela ustiatzen ari diren gune horiek zaintzea industrialki ustiatzea baino.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia