Eklipsearen mundu mailako mapa interaktiboa

Xavier M. Jubierrek sortutako eklipsearen munduko bistaratzailea.


Planetako edozein txokotan eklipsea nola ikusiko den jakin nahi baduzu, zehaztasun handiz ikusi ahal izango duzu Xavier M. Jubierrek Google Mapsen oinarritua sortu duen mapa interaktibo honetan. Mapan zoom eginda, batetik bestera mugi zaitezke, eta gogoko duzun edozein tokia aukeratu. Kontuan izan, Euskal Herrira iritsi aurretik, eklipseak Artikoa, Groenlandia, Islandia eta Atlantikoa zeharkatuko dituela.

Eklipsea ikusteko munduko txokorik onenak identifikatzeko erreminta ona da, eklipse-zaleek eta zientzialariek beren bidaiak planifikatzeko baliatzen dutena. Azken 70 urteetan munduan egon diren eguzki-eklipse guztien informazio xehea dago jasota, baita datozen 15 urteetan egongo direnena ere.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali