}

EHUko superordenagailua

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EHUko superordenagailua
2007/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateak, Ikerketa Errektoreordetzako Ikerketa Zerbitzu Nagusien (SGIker) bidez, superordenagailu bat eskuratu du berriki, ikertzaileek nazioarte mailako puntako ikerketak egiteko lehen mailako tresna bat izan dezaten.

Arina deitu diote superordenagailu berriari. 128 prozesagailuko ekipamendua du --668 GFLOPS (Giga Floating Operations Per Second), hau da, 680.000 milioi eragiketa matematiko segundoko--, 264 gigabiteko RAM memoria eta 8 terabyteko memoria --horietako 4 Espainian lehenengoz instalatu den HP-ren abiadura handiko SFS sistemarekin (Shared File System)--. EAEko ordenagailu publiko handiena da, eta edozein ikertzaile edo enpresaren eskura dago, Ikerketara Aplikatutako Informatika Zerbitzu Nagusiaren bidez. Gainera, eskola-orduetatik kanpo beste 80 ordenagailu erabiltzen dituzte, eta, hala, 1,1 TeraFLOPSera (bilioi bat eragiketatik gora segundoko) handitzen dute konputazio-ahalmena.

1
231
2007
5
013
Hardwarea
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia