EHUko Kimika Fakultateak 50 urte

EHU


1975. urtean sortu zen EHUko Kimika Fakultatea, Donostian. Juan XXIII Lanbide Eskolaren eraikinak hartu zuen lehenik, Altza auzoko alde zaharrean, eta Valladolideko Unibertsitateari atxikita. Gonzalo Martín Guzmán, polimeroen zientziaren eta teknologiaren arloan ospe handiko kimikaria, arduratu zen Petrokimikan espezializatua zen Ikastegia abian jartzeaz. Aurrerago, 1979ko irailean, Bilboko Unibertsitatearen barrutia sortu zen (gaur egun, EHU), eta Gipuzkoako unibertsitate ikastegi publikoak barruti horretakoak izatera igaro ziren. 1987an, Fakultatea Altza auzotik gaur egungo eraikinera mugitu zen, Ibaetara hain zuzen ere, gaur egungo Gipuzkoako Campusera.

Bide horretan, bai kimika bera, bai gizartea aldatu diren heinean, etengabeko bilakaera izan dute fakultatean eskaintzen diren ikasgaiek eta egiten den ikerketak. Bilakaera horren berri eman dute, bakoitzak bere aldetik, fakultateko bi irakasle eta ikertzaile historikok: Jesus Mari Aizpurua Iparragirrek eta Jesus Ugalde Uribe Etxebarriak.

Jesus Mari Aizpurua Iparragirre

50 urteko ikerketa kimikoa: iraultza ala eboluzioa?

Jesus Ugalde Uribe-Etxebarria

Kimika konputazionalaren aldaketa, azken 50 urteetan

Ugalde Uribe-Etxebarria, Jesus

Kimika Fisikoko katedraduna

Aizpurua Iparragirre, Jesus Mari

Kimika Organikoko katedraduna

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali