}

Eguzkiaren hemisferio ezkutua

2000/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzkira begiratzen dugunean, izarraren hemisferio bakarra ikusten dugu aldiro, parean daukaguna. Kontrako aldean zer gertzatzen den ez dakigu. Ikertzaileak espazioko SOHO teleskopioaz baliatu dira begien bistatik kanpo geratzen zaigun Eguzki-hemisferioan zer gertatzen den ikusteko.

Horretarako MDI (Michelson Doppler Imager) deritzon tresna erabili dute, Eguzkiaren hemisferio gordea ikusteko, edo hobeto esanda, entzuteko. Teknikari holografia helioseismikoa deritzo eta Eguzkia alderik alde zeharkatzen duten soinu-uhinak detektatzen ditu. Teknika Eguzki-ekaitzak iragartzeko erabili da, eta hemisferioa ikuskor bihurtu denean egiaztatu egin dira iragarpenak. Behaketa-denborak 24 ordukoak dira, ez oso luzeak, eta iragarpena bi asteko aurrerapenarekin egin daiteke.

Eguzki-ekaitzak iragarri ahal izatea oso baliotsua da, halako ekaitzek kalte handiak eragin baitiezaiekete satelite, zunda edo espazio-ontziei.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia