Eguzkiak irentsitako kometa

Klik egin irudian bideoa ikusteko

Kometa baten azken orduak ikus daitezke bideo honetan. Kometa hori Eguzkira “gehiegi” hurbildu zen asteburuan, eta ordutik ez dago haren arrastorik. Eguzkiak irentsi duela dirudi. Ez da lehenengo aldia horrelako zerbait gertatzen dena; gutxienez hirugarren aldia da aurten.

Litekeena da beren orbitan une jakin batzuetan Eguzkitik oso hurbil igarotzen diren kometetako bat izatea kometa hori. Horrenbestez, zenbaitetan kometa horiek harrapatu edo irentsi egiten ditu Eguzkiaren grabitateak.

Duela mende batzuk zatitutako kometa handi baten pusketetako bat dela uste dute. Pusketa horiei Kreutz kometak deitzen zaie. Izan ere, Heinrich Kreutz astronomoa izan zen pusketa horien arteko lotura egiaztatzen lehena.

Irudia: SOHO behatokitik jasotako irudiak dira.

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali